pririnioenfruitua

“Inork ez daki noiztik gauden hemen. Baina hemendik ez gaitu inork mugituko”.

Jakin badakigu historiaurrean hemen bizi ziren artzainek gazta egiten zutela. Ez zuen Erronkari gazta izena hartzen bain ziur gaude gaurkoak izenaz gain garai hartako nortasuna ere baduela. Ohiturak mantentzea gustatzen zaigu noski eta Erronkariko Bailaran jarraitzeko asmoa dugu #PirinioenFruituak dastatzen.

“Itxiak garela pentsatzen dute, bereizita bizi garela. Baina mugarik gabe bizi gara; holaxe gustatzen zaigu”.

Gure mendiak zabalak dira, mugarik gabe bizitzeko aitzakia. #Pirinioen Fruituetako bat dudarik gabe. Eta baso itxietan barna ibiltzerakoan ohartzen gara gu bezelakoak direla, indartsuak, kementsuak eta bereziak, gure gazta bezala.

“Mintzo garenean ulertzen ez omen zaigu ulertzen. Baina aski dugu keinu bat elkar ulertarazteko”.

Erronkariko uskara, gure hizkuntza, bailarako herri guztietan mintzo zen. Gaur egun galdu egin da baina akaso horregatik hain zuzen ere maitatu eta zaintzen dugu, gure altxorretako bat delako.

Argazki galeria